XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

URTEAN ZEHAR 24. IGANDEA

Elizaren oinetan, fedetsu eta ikasgosez, otoitzerako prest.

Otoitzak dena edertzen duen elkartea.

Otoitz berean bat egin dezagun.

Elizak sinesten du munduaren bizitza eta ibilbidea Jainkoak zuzentzen duela.

Errukizko begirada eskatzen dio Jainko horri noski.

Jainkoa serbitzeko gogoa dauka.

Begirada, errukizko erantzuna da, Elizak, eta hori egiteko behar duen laguntza eskatzen du.

Eta Elizak badaki Jainkoa serbituz, Jainkoaren errukiaren ondasunak iritxiko dituela.

Guk ere hobe genuke Jauna serbituz, Jaunaren betetasunera iritxi.

Eskatzea nahikoa!.

Gure otoitza eta Jainkoak eman digun oparia eskuartean ditugu.

Hoiek onez ikusten ditu Jainkoak.

Eta bakoitzaren eskaintza, guztien onerako hartzea eskatzen dio Elizak Jainkoari.

Eukaristiaren espiritua barru-barruraino sartuko al zaigu: Gure izate guztia irekiko al zaio Jaunaren graziari.

Horrela, geurez ibili ordez, Jaunaren graziak erabil gaitzan.

Ederra izango litzateke!.